Ontime Gizarte Erantzukizuna

Inicio | Ontime Gizarte Erantzukizuna

Gizartearekiko arduratsuak

Urterik urte, gure konpainiak bere irabazien zati bat proiektu solidarioetarako erabiltzen du, eta horrela gizartearekiko enpresa erantzukizunaz ditugun politikak bultzatzen ditugu; horien giltzarria, prestatzen ari garen FUNDACIÓN ONTIME fundazioa da.

Ontime Taldeak garatzen dituen gizartearekiko erantzukizun korporatiboko politikak integrazioa ezartzera bideratuta daude bai bere ekoizpen eta merkataritza prozesu guztietan bai interes taldeekin dituen harremanetan: bezero, hornitzaile, langile eta akziodunekin.

Gure enpresa estrategiaren barruan etengabeko ikaskuntzaren, lan antolaketaren, aukera berdintasunaren, gizarte inklusioaren eta garapen iraunkorraren arloko jokabide zuzenak sartzen ditugu. Enplegu Zentro  Berezia (CEE) garenez, helburu guztiak desgaitasun mota desberdinak dituzten pertsonek bete ahal izateko moduan diseinatzen ditugu geure jarduerak. Ontime-n gure pertsonala hautatu eta prestatzen dugu euren eginkizunen funtsezko alderdi guztietan, euren lana errendimendu osoz eta bezeroaren gogobetetasunik handienarekin egin ahal dezaten. Gure diziplinarteko taldeak pertsonal guztiaren lanaren etengabeko jarraipena egiten du, gure enplegatuen laneko segurtasuna une oro bermatzeko.

Gure bezeroek, Elbarria Gizarteratzeko Legea betetze aldera,  gure zerbitzuen onurak jaso ditzakete Enplegu Zentro Berezi batekin kontrataturiko ordezko neurri gisa, modu horretan, gure pertsonala, bezeroak eta lankideak bultzatzen dituen funtzio sozial bat beteaz.

Proiektuak

Proyecto CoachExit

Ontime-k Exit Foundation-ekin kolaboratzen du CoachExit proiektuan

Sozialki erantzule diren enpresei zuzendutako proiektua, helburua gizarte-bazterkeria izateko arriskuan dauden gazteen enplegagarritasuna hobetzea du helburu, coaching zereginak egiten dituzten boluntario korporatiboen bidez.

Etorkizunerako musika

KONTZERTU SOLIDARIOA

Ontime-k, gizartearekiko erantzukizun korporatiboaz dituen politiken barruan, Kontzertu Sinfoniko Solidario bat antolatu zuen joan zen abenduaren 21ean 20:00 etan Inma Shara zuzendari ospetsuaren eta Pro-Arte ganbera orkestraren ondoan.

Bildu ziren diruak oso-osorik erabili dira Beningo (Afrika) Mater Salvatoris ikastetxearen proiekturako, Salbatzailearen Konpainia urteetan garatzen ari dena ahalik eta neskatorik gehienei babesa emateko Kalale herrian.

Jarri harremanetan gurekin





Irakurri dut eta onartzen dut Pribatutasun baldintzak