Inicio | Nor Garen

Gure historia

1991 –  Ontime sortu zen garraio eta mezularitza agentzia baten zerbitzuak emateko xedez.

1998 – Merkataritza lerro berriak sortu genituen, eta gure zama plataformari bizi indarra ematen dioten zerbitzu urgente pertsonalizatuetan espezializatu ginen.

2002/04 – Logistika Atala sortu zen, eta 2004 an Zama Osoen plataforma eratu genuen.

2009 – Bidaiari Garraioaren plataforma sortu genuen.

2013 – Amets bata egia bihurtu genuen: gure Enplegu Zetro Bereziarekin elkartu ginen, eta lan mundua pertsona desgaituei hurbildu.

2015 Urrats bata aurrera egin genuen. Mezularitza digitalaren eta dokumentu kudeaketaren negozio lerroak sortu genituen, teknologia berri efizienteagoen eta merkeagoen bitartez, bidalketen mundura iraultza ekarriko baitute.

2016 Ontime Gizarte erantzukizuna sortu genuen, prestatzen ari garen FUNDACIÓN ONTIME fundazioa giltzarri duena.

2018 Gure negozio multimodala zabaldu dugu nazioarteko merkatu berrietara Portugalen gure Zentro Logistikoa irekita, 7 ordezkaritzaren laguntzarekin, hasteko.

Gure filosofia

Ontime-n infinitu aukera eskaintzen ditugu geure bezeroen eskura teknologia abangoardistena eta zerbitzurik profesionalenak jartzeko, fidagarritasun eta eraginkortasun handieneko irtenbide, zerbitzu eta produktu eskaintza bat etengabe sortuaz, une oro haien beharretara egokiturik.

Zerbitzu bakoitzaren egiaztapena gure Ingurumenaren Kalitate eta Kudeaketa Sailaren lan gogorra du oinarrian, ondorengo nazioarteko arauak zorrotz aplikatzen ditugula:

  • Kalitatea: ISO 9001
  • Ingurumena: ISO 14001
  • OHSAS ISO: 18001
  • Gobernance Risk & Compliance (GRC): ISO 19600 – ISO 31000 – ISO 26000
  • Mugikortasun segurua:
ISO 39001, ISO 31010 eta RTS (Road Traffic Safety). Prozedura hau ezinbestekoa da Ontime Taldeak edo funtzionatzeko.

Zerbitzuaren irismena

Gure bezeroek konfiantza dute bere ahalmenaren gorena egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez ematen duen antolakunde batean, eta horrek arriskuak sistematikoki murriztera behartzen gaitu kalitate helburuei eragin gabe.

Ontime penintsulako lurraldean dago eta mundu guztian du ordezkaritza garraio eta logistika konpainia nagusien lankide diren erakundeen bitartez. Zazpi plataformak ematen diote bizi indarra Ontime Taldeari.

  • ONTIME COURIER
  • ONTIME ZAMA
  • ONTIME LOGISTIKA
  • ONTIME BIDAIARIEN GARRAIOA
  • ONTIME DOKUMENTU KUDEAKETA
  • ONTIME MEZULARITZA DIGITALA
  • ONTIME GIZARTE ERANTZUKIZUNA

Horiek guztiak daude estrategikoki kokatuta lurralde nazional guztiari estaldura emateko, bai garraioan bai logistikan, bulego nagusi edo zentro logistiko bakoitzean ezarritako ibilbide eta zerbitzuekin.

Jarri harremanetan gurekin





Irakurri dut eta onartzen dut Pribatutasun baldintzak